TXISTEAK
2007-01-09EA GUSTATZEN ZAIZKIZUEN!! 
Gizon bat medikuarengana joaten da eta esaten dio:
- Mediku jauna, arazo bat daukat. Nire puzkarrek ez dute usainik.
- Hori ez da posible. Bota ezazu bat oraintse bertan!!
- PPPPPRRRRRRRRR!
- Hori larria da. Ebakuntza behar duzu.
- Ipurdian?
- Ez, gizona, sudurrean. 
BESTE BAT. 
- Gizon bat txori dendara sartu zen eta loro elebiduna eskatu zuen. Dendariak hanka bakoitzean soka bana zuen bat erakutsi zion.
- Ezkerreko sokatik tira eginez gero, euskeraz hitz egingo dizu - azaldu zion saltzaileak - eta eskuineko sokatik tira eginez gero, katalanez.
- Aizu, eta bietatik batera tira egiten badiot? - galdetu zion bezeroak.
- Zozoa halakoa! Lurrera joango naiz mokoz aurrera! - erantzun zion loroak. 
-
ONAK EZTA!!
BENO, GAURKOZ NAHIKO TXISTEAK IRAKURRI DITUZUE.